Pentsamendu-errutinak
Errepikatzen diren galdera laburrak, ikasleek nola pentsatzen duten ikusarazteko; adibidez, «ikusten dut, pentsatzen dut, galdetzen diot neure buruari» irudi edo objektu baten aurrean.
Nola hasi bihar
- Erakutsi irudi bat, objektu bat edo fitxa bat.
- Galdetu: zer ikusten duzu?, zer pentsatzen duzu?, zer galdetzen diozu zeure buruari?
- Idatzi erantzunak denen bistan eta itzuli haietara amaieran.
Nola antolatu
5-10 minutu gai bat hastean; beti errutina bera aste batzuetan.
Webguneko materiala
- Ingurunearen Ezagutzako fitxak
- 🖨️ Ikusten dut, pentsatzen dut, galdetzen dut — Pentsamendu-errutina irudi, objektu edo gai berri baterako.