Irakaskuntza partekatua
Bi irakasle (tutorea PT, AL edo beste irakasle batekin) aldi berean daude ohiko ikasgelan eta saioa partekatzen dute. Laguntzak ikasgela barruan ematen dira, ikasleak atera gabe.
Nola hasi bihar
- Adostu astean 10 minutu elkarrekin prestatzeko.
- Aukeratu modu bat: batek azaldu eta besteak lagundu, bi talde edo estazioak.
- Aldatu rola noizean behin: biak dira klase osoaren irakasle.
Nola antolatu
Ordutegiko laguntza-saioak, ikasgela barruan; maila anitzeko fitxari esker bakoitzak talde bat eraman dezake eduki berarekin.
Webguneko materiala
- Maila anitzeko fitxa: bertsio guztiak aldi berean
- Zuzendaritza- eta laguntza-taldearentzako materialak
- 🖨️ Irakaskuntza partekatuaren plana — Saioa bi irakasleen artean banatzeko.